Irene González López
Irene González López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Esplugues de Llobregat, 1996ko uztailaren 23a (28 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Hawaiʻi at Mānoa (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 173 zentimetro |
Irene González López (Espluges de Llobregat, Bartzelona, 1996ko uztailaren 23a), waterpolo jokalari kataluniarra da[1], eta emakumezkoen ohorezko mailan[2], CN Sabadellekin eta Espainiako selekzioarekin erasotzaile gisa jokatzen du[3].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]González CN Molins de Rei taldean behe-kategorietan waterpoloan hasi ondoren, CN Sant Feliu-ra joan zen, eta han hasi zen nazio mailan waterpoloan jokatzen, eta, gero, CN Rubí-ra joan zen, Estatu Batuetako unibertsitateko ligara salto egingo zuen arte, eta, bertan, distira egin zuen Hawaiiko Unibertsitatean. AEBko unibertsitate-ligako taldearen goleatzailerik onena eta Mendebaldeko Konferentziako jokalaririk onena ("Big West Player") izan zen 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan. 2019an, CN Mataró taldearekin[4] eta hurrengo denboraldian CN Sabadell taldearekin fitxatuko zuen[5].
Nazioartekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gonzálezek 2016an egin zuen debuta nazioartean[6], Shanghain ospatutako Munduko Ligako Superfinalean zilarrezko domina irabazita[7]. Urrezko domina irabazi zuen 2020ko Budapesteko Europakoan[8], eta zilarrezko domina, 2019ko Gwangjuko Munduko Kopan[9].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen[10][11]. Hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[12][13].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[14]. | |
Munduko txapelketa | |||
2019 | Guangzhou Hego Korea |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Europako txapelketa | |||
2020 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa emakumezkoa | |
Mundu Ligako Superfinala | |||
2016 | Shanghai Txina |
Waterpoloa emakumezkoa |
- Klubak
CN Mataro
CN Sabadell
Aintzateste pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko Espainiako Superkopako [Jokalaririk baliotsuena]] (MVP)[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Irene González López» Pág. de la FINA.
- ↑ Ramos, Robert. (24 de octubre de 2020). Irene González, el amuleto 'hawaiano' del Sabadell. .
- ↑ Definidas las selecciones españolas de waterpolo para los Juegos. 9 de julio de 2021.
- ↑ Pérez, Marta. (25 de mayo de 2019). Irene González, otro potente fichaje para el Mataró. .
- ↑ Sánchez, Jordi. (15 de octubre de 2020). El Club Natació Sabadell se refuerza con Irene González. .
- ↑ Martínez, Christian. (7 de junio de 2016). España se estrena con victoria en la Superfinal de la Liga Mundial. .
- ↑ Romano, Javier. (12 de junio de 2016). Plata agridulce de España en la Liga Mundial. .
- ↑ Carreño, Fernando M.. (25 de enero de 2020). España, campeona de Europa a la Guerrera. .
- ↑ Romano, Javier. (26 de julio de 2019). Estados Unidos detiene el ímpetu de España y gana la final femenina. .
- ↑ Álvarez Patilla, Diego. (7 de agosto de 2021). «España vuelve a chocar con EE.UU. y se cuelga su segunda plata olímpica» Pág. de RTVE.
- ↑ Comité Olímpico Internacional. (7 de agosto de 2021). Resultados final olímpica España vs E.E.U.U en los Tokio 2020. .
- ↑ «Irene González» olympedia.org 2022-01-24an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Irene González» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ El Barceloneta y el Mataró serán los campeones de Liga. 30 de abril de 2020.
- ↑ El Mataró le arrebata la Supercopa de España femenina al Sabadell. 28 de septiembre de 2019.
- ↑ Romano, Javier. (17 de mayo de 2021). El Sabadell le arrebata el título de la Liga femenina al Mataró. .
- ↑ Romano, Javier. (11 de abril de 2021). El Sabadell gana su quinta Copa de la Reina seguida derrotando en la final al Mataró. .
- ↑ El CN Sabadell recupera el trono de la Supercopa de España femenina. 11 de octubre de 2020.
- ↑ Sánchez, Jordi. (11 de octubre de 2020). Irene González, MVP de la Supercopa. .